Gizarte zibilaren lanari esker, hamaika herrialdetan familia nekazarien aldeko lege eta aurrekontu aldaketak egin dira. Beste 22 aldaketa bidean dira.
Mundu guztiko 700 elkarte baino gehiagok hartu dute parte 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtean. Gizarte zibilaren lanari esker, familia nekazarien mesederako izango diren lege eta aurrekontu ugari bultzatu dira hamaika herrialdetan. Beste 22 aldaketa gauzatuko dira datozen hilabeteetan.
Munduko Landaguneak etorkizuneko lan ildoak aurkeztu ditu berriki, zeinetan Familia Nekazaritzaren aldeko lana eta konpromisoak lehen lerroan egoten jarraituko duen.