Azaroaren 22an egingo dute aurkezpen ofiziala, Nazio Batuen egoitza nagusian.
Ehunka erakunde eta elkarte lan ikusgarria egiten ari da mundu mailan, 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea FNNU-2014 mugarri izan dadin laborarien aldarrikapen eta eskaerak gauzatzeko bidean. Elkarlan horri esker, Familia Nekazaritzaren sendia osatzen duten horien guztientzat lagungarri izango da datorren urtea; esan nahi baita familia nekazarientzat, laborari txikientzat, arrantzale artisauentzat, indigena komunitateentzat eta artzainentzat.
Mundu mailako mugimendu hori hasi da emaitzak eskaintzen. Esate baterako, jada 40 Komite Nazional sortu dira, beren herrialdeetan FNNU-2014 bultzatzeko. Familia Nekazaritzari leku bat egin diote beren agendetan hainbat gobernuk, nazioarteko erakundek, ikerketa zentroak eta, oro har, Gizarte Zibilak.
Lerro hauen bitartez jakinarazten dizuegu 2014 FNNUaren aurkezpen ofiziala azaroaren 22an egingo dela, Nazio Batuen egoitza nagusian (New York).
Familia Nekazaritzak komunikabideetan oihartzuna izan dezan, probestu beharreko eguna izango da aurkezpen egn hori. Horretarako, FNNU-2014 Komite Nazionalek aldi bereko ekintzak prestatuko dituzte. Prentsaurrekoak, aurkezpenak, martxak, erakusketak… egitarau zabala eta aberatsa ari da gauzatzen mundu osoan zehar.
FNNU-2014rako prestaketa lanetan mugarri izango da datorren azaroaren 22a, guztion artean egindako lanari esker.