Martxoaren 19tik 21era bitartean ospatuko da Munduko Landaguneak antolatutako VIII. Mundu-Konferentzia “Familia-Nekazaritza: gure planetaren iraunkortasuna”, Gasteizen. Konferentziak bost kontinenteetako familia-nekazaritzako buruen ordezkariak batuko ditu: gobernuak, nazioarteko erakundeak, ikerketa-zentroak, fundazioak, kontsumitzaile-elkarketak, gazte- eta emakume-erakundeak, hain zuzen ere.
Konferentziak 60 herrialde baino gehiagotatik etorritako 150 parte-hartzaile izango ditu, aipatzekoak dira Nekazaritza eta Landa Garapeneko Europako komisarioa Wojciechowski jauna; Afrikako Batasunaren Landa Ekonomia eta Nekazaritza Batzordearen komisarioa, Sacko Andrea; Brasileko Nekazaritza Garapeneko eta Familia Nekazaritzako ministroa, Teixeira jauna; edota Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtseko presidentea, Lario jauna, besteak beste. Egitaraua ikusi nahi izanez gero, sakatu esteka honetan.
Konferentziak aukera paregabea eskainiko du familia-nekazaritzak erronka globalen aurrean duen funtsezko eginkizuna definitzeko eta haren aldeko konpromisoak sendotzeko.
Bost urte igaro dira Nazio Batuen Familia-Nekazaritzako Hamarkada (2019-2028) aitortu zenetik eta, testuinguru hortan, familia-nekazaritzari buruzko VIII. Mundu-Konferentzia honek ezin leku aproposagoa eskainiko du lorpenei buruz hausnartzeko eta elkarrekin loturiko erronkak aztertzeko. Hain zuzen, Hamarkadako ekintzak hedatzea ahalbidetuko duten lehentasunezko ekintzak identifikatzeko.
Lehen egunean Nazio Batuen Familia-Nekazaritzako Hamarkadako balantzea egingo da, NBEak familia-nekazaritza bultzatzeko aitortu zuena. Familia-Nekazaritzaren Batzorde Nazionalek sektorearen alde egindako ekarpen eta politika publikoei buruzko ekitaldi berezia ospatuko da
Landa-eremuko gazteen bultzada eta emakumeen ahalduntzea izango dira bereziki garrantzitsuak, konferentziaren bigarren eta hirugarren egunean hartuko baitute lekukoa Nekazari Gazteen Nazio Batuen Nazioarteko Eguna eskatzeko.
Aliantza berrien inguruko eztabaida eta akordio anitz izango dira gaur eguneko erronka askotarikoei aurre egiteko; ingurumen-, gizarte- eta elikadura-erronkak, familia-nekazaritzako erakundeen zereginak, lurraren jabetza, asoziazionismo eta kooperatibismoa, balio-kateak, partaidetzako ikerketa eta elikagaien ekoizpen jasangarrirako berrikuntza-prozesuak izango dira Konferentziako eztabaida eta gomendioen elementu nagusiak.
Garrantzi eta ezagutza handiko hizlari eta parte-hartzaileen eskutik bilakatuko da VIII. Mundu-Konferentzia hau lankidetzarako eta ekintzarako tresna mundu osoko familia-nekazaritzaren erronka zailenak elkarrekin gainditzeko.
Egitaraua prest dago jada Konferentziako webgunean, han aurki dezakezu saioei buruz xehetasun gehiago eta konferentziarako izena ere eman ahalko duzu (oraindik egin ez baduzu!).