Munduko Landaguneak munduko gazte guztiak gonbidatzen ditu Familia Nekazaritzan duten esperientzia partekatzera haien inguruko ikerketa bat egite aldera

Ikerketa, Munduko Landaguneak koordinaturik, aurrera eramaten ari da Valentziako Unibertsitate Politeknikoarekin batera.

Irailak 7, asteazkena. – Munduko Landagunea koordinatzen ari da gazteen beraien esperientzia ardatz duen Gazteriari eta Familia Nekazaritzari buruzko ikerketa bat. Ikerketaren helburu nagusia da gazteen egoeraren eta Familia Nekazaritzako belaunaldi-erreleboaren diagnosia egitea bost kontinenteetan. Horretaz gain, ikerketak nabarmendu egingo du familia nekazaritzan gazteen jabekuntzarako erabilgarriak izan diren esperientzietatik ikasitakoa.

Ikerketa honek munduko gazte guztiak gonbidatzen ditu nekazaritzan duten eskarmentua partekatzera galdetegi labur baten bidez, hemen eskuragarri.

Zehazki, gonbidapena datza honako alderdi hauei buruzko praktika onen esperientziak partekatzean: parte-hartze politiko eta soziala, nekazaritza iraunkorra, hezkuntza, formazioa eta berrikuntza eta lurra eskura izatea eta finantzatzeko mekanismoak.

Galdetegiak 8 galdera biltzen ditu; parte-hartzaileek erantzun behar dituzte euren esperientzia oinarri. Horrexegatik, nekazaritza arloko gazte, gizon eta emakumeak parte hartzera gonbidatzen ditugu euren intereseko edo lan-arloko galderei erantzunez.

 

AIAF+10k nekazaritza munduko gazteria sustatu egiten du

AIAF+10 ekimenak jarraitzen du lanean Familia Nekazaritza bultzatzen 2014ko Familia Nekazaritzako nazioarteko urtearen ostean. Hartara, lan egiten ari da nekazaritza munduko gazteen beharrak berariaz laguntzen dituzten nekazaritza, ekonomia eta gizarte politiken diseinu eta inplementazio egitasmotan. Laguntza politikok erraztu behar dute nekazari gazteak heltzea ekoizpen baliabideetara (lurra, ura, kredituak merkatuak, teknologia egokiak, besteak beste), baita euren bizi baldintzak hobetzea ere; hartara, Familia Nekazaritza lanbide erakargarria bihurtuko da, eta landa eremutik hirietarako emigrazioa saihestu egingo da.

Behin zirriborroa prest, AIAF+10eko Mundu Mailako Koordinazio Batzordera (MMKB) bidaliko da eztabaidatzeko, aberasteko eta onartzeko. MMKB da AIAF+10eko orientazio organorik gorena; eta bere eginkizunen artean AIAF+10eko estrategia diseinatzea, inplementatzea eta ebaluatzea daude. Batzordea osatzen dute bost kontinenteetako hainbat nekazaritza eta landa eremuko erakundek, batzorde nazionalek… Eskertu nahi dugu informazio hau zabaltzea, mundu osoko ahalik eta esperientzia gehien lortzeko.

Jarrai dezagun Familia Nekazaritza sustatzen denon artean, jarrai dezagun etorkizuna eraikitzen!