Bost kontinenteetako Familia Nekazarien elkarteen aldarrikapenak 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtean, Munduko Landaguneak antolatutako bilkura baten ondoren.
Nazio Batuen Erakundeak 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea deklaratu ondoren, mundu osoko familia nekazarien ordezkariak Abu Dhabin bildu ziren urtarrilaren 21 eta 22an, Nazioarteko Urtean zehar izango dituzten aldarrikapen nagusiak adostu nahian. Eskari horiek guztien artean eguneratu ondoren, gobernu eta nazioarteko erakudeen aurrera eramango dituzte, familia nekazarien aldeko politikak eragiteko. Munduko Landaguneak antolatu zuen bilkura, Khalifa Fonds eta Agriterraren laguntzarekin.