Euskadiko ONG-ek baserri-garapenaren gaineko beren esperientziak trukatzen dituzte Landa Topaketaren bigarren edizioan

Topaketa, azaroaren 17an Arkauten ospatuta, landako emakumeen eta jabekuntzaren inguruan jardun da.

Osteguna, 2015eko azaroaren 26a, Arkauten.- Landa Topaketaren bigarren edizioak, Eusko Jaurlaritza, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Munduko Landagunea eta Katiluren esku antolatuta, hainbat euskal ONG bildu zituen baserri-garapenaren inguruko beren proiektu eta iniziatibak trukatzeko. Oraingo honetan, landako emakume eta nekazarien jabekuntzaren inguruan izan da. Alboan, Zabalketa eta Saskia erakundeek gaiaren inguruko beren proiektuak aurkeztu zituzten. Landa Topaketa, baserri-garapen eta nekazaritza iraunkor kontuetan lankidetzaren eremuko euskal agente desberdinen arteko konexio espazioa bihurtzeko helburua dauka.

Topaketan, Elena Gutierrez, Eusko Jaurlaritzako Landaren Garapeneko zuzendariak, Euskadiko Emakume Nekazarien Estatutuari buruz aritu zen, honen inguruan dauden erronkak eta eman behar diren pausuak azalduz. Bere partez, Conchi Quintanak, Munduko Landagunearen ordezkaria, irailean Derion, ospatutako 5.Mundu Konferentzian landa emakumeen inguruko seminarioaren ondorioak azaldu zituen.

Jaime Bernar, Zabalketa erakundeko ordezkariak, Boliviako Cinti-etan duten proiektuaren berri eman zuen. Bertan, emakumeen jabekuntzan ari dira, erabakiak hartzeko alorrean hauen parte-hartzea bultzatzen. Bere aldetik, Maria Alvarez, (Alboan) Kongoko Errepublika Demokratikoan, landa inguruan, emakumeen sustapenean beren esperientzia azaldu zuen.

Topaketan, Saskia erakundea ezagutu genuen. Erakunde hau, eraikuntza procesuan dago, eta Bizkaiko landaguneko emakume empresaburu eta ekintzaileak biltzen ditu. Jasone Gezuragak, Saskiaren bozeramailea, erakundearen esperientziak eta eguneroko beraien erronkak azaldu zituen.

II Landa Topaketaren partehartzaileek kolaborazio-puntuak eta aukera berriak identifikatzeko dinamiketan parte-hartu zuten, aurkeztutako proiektuen inguruan ikuspegi eta iritzi desberdinak trukatuz.

Landa Topaketa aldian-aldian opatzeko helburua dauka, eta era horretan, parte hartzen duten ONG-en kezka gaietara behar bezala egokituko da. Modu horretan, eta talde dinamika bidez topaketak ematen duen aukera; proiektuak aberastea, erakundeen arteko elkarlana bilatzea, edo, besterik gabe, proiektu ideia bat aurkeztea beste erakundeen kolaborazioarekin garazteko asmoz.

 

Informazio gehiago: