Gosea, Elikagaien Segurtasuna eta Nutrizioari buruzko online kontsultarako Munduko Landaguneak egindako ekarpena.
Gosea, Elikagaien Segurtasuna eta Nutrizioa gaitzat hartuta online kontsulta bat antolatu du berriki FAOk, Garapenerako Milurteko Helburuen 2015 ondorengo agendaren inguruan.
Munduko Landaguneko edukien sailak ekarpena egin du eztabaida horretara eta bertan ideia nagusi bat azpimarratu du: Familia Nekazaritzaren egoera eta, aldi berean, emakume nekazarien papera indartzeko helburu zehatzak ezartzeko beharra. Jomuga horiek jartzeko garaian, gainera, gizon-emakume laborarien parte-hartzea ezinbestekoa dela azpimarratzen du gainera ekarpen honek.