Jarraian Munduko Landaguneko ordezkaritzaren kronika “Familia Nekazaritzaren papera Garapen Jasangarriaren eraikuntzan” nazioarteko mintegiaren inguruan.
Gaur, Ekainak 21, Familia Nekazaritzarentzat eta Familia Nekazaritzaren Nazioarteko urtearentzat egun haundia izan da, gaur ospatu bait da CONTAG, AFA eta Munduko Landaguneak antolaturiko ekitaldi paraleloa, 4 orduko iraupenarekin eta 400 pertsonaren partaidetzarekin.
Lehenengo mahai inguruan Graciano da Silva, FAOko zuzendari nagusia, Carlos Seré, FIDAko goikargua eta Pepe Vargas, Brasilgo Nekazal Garapenerako Ministroak parte hartu dute.
Nekazarien elkarteen ordezkari bezala Esther Penunia AFA, eta Alexandra da Costa eta Alberto Broch CONTAG-COPROFAM izan dira partehartzaileak.
Bigarren mahaiinguruak, nekazarien liderren partehartzea izan du, hala nola Carlos León (CIOEC Bolivia), Lorenzo Ramos (Upado Idazkari Nagusia, Espainia), Uno Sophal (AFAko presidentea, Canbodia), Ibrahim Coulibaly (ROPPA Presidente-ordea, Mendebaleko Afrika) eta Simon Ticehurst (OXFAM Brasilgo Zuzendaria).
Txalo zaparrada jaso dute.
Erakunde asko beraien laguntza eskeintzen ari dira FNNU 2014aren prestakuntzarako, kondinente desberdinen arteko konfiantza dinamika haundia sortu da.
RIO+20 ofizialak gure aurreikuspenetako askori huts egin izan diezaieke, baina bada beste RIO+20 bat, herriena, nekazal emakume eta gizonena, arrantzale tradizionalena, artzaiena eta komunitate indigenena, eta hau inoiz baino konprometituago dago lur, itsaso, baso eta uraren eskubideak aldarrikatzen.
Ez da erreza izango hainbeste uste sendo eta aldarrikapen gelditzea.