FNNU+10: indarrean darrai familia nekazaritzarekin hartutako konpromisoak

Brasiliako Topaketan lortutako adostasunean oinarrituz, Familia Nekazaritzaren aldeko kanpaina luzatu egingo da.

Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea FNNU-2014 amaitzear zegoela, 2014ko azaroaren 14 eta 15ean, Brasilian (Brasil) bildu ziren munduko bost kontinenteetatik etorritako gizon-emakume nekazari liderrak. Haiekin batera bilkuran izan ziren hainbat landa garapenerako elkarte, ikerkuntza zentro, Munduko Aholku Batzordeko kide, komite nazionaletako ordezkari, eta abar. FNNU-2014an zehar izandako lorpenak goraipatzeaz gain, datozen urteetarako sei aldarrikapen nagusi adostu ziren eta etorkizuneko lan-ildoetarako antolakuntza erabaki zuten.

Brasiliako adostasunean oinarrituz, datozen hamar urteetan Familia Nekazaritzaren, baserritarren, artisau-arrantzaleen, artzainen eta herri indigenen aldeko kanpainak indarrean jarrituko du.

AIAF+10 / IYFF+10 izango du izena ekimen honek eta, orain arte bezala, Familia Nekazaritzaren aldeko politika publikoak izango ditu helburu. Zazpi ardatz izango ditu, gainera, lan horrek: tokian tokiko eta eskualde mailako merkatuak, kreditua lortzeko bideak, nekazaritzarako teknologia aproposak, baliabide naturalen eskuragarritasuna, elkarteen indartzea, eta landaguneetako emakume eta gazteen papera. Azken gai honi arreta berezia eskainiko diogu, gainera, garrantzia eta presa handiko gaia iruditzen zaigulako.

AIAF+10 / IYFF+10 kanpainaren testuinguruan, hiru lan ildo nagusi definitu dira:

  • Familia Nekazaritzaren Komite Nazionalen indartzea.
  • Familia Nekazaritza bultzatzeko Jarraibide Globalak.
  • Ikerkuntza parte-hartzailearen bultzada.

AIAF+10 / IYFF+10 ekimena, baita ere, Garapen Jasangarrirako Helburuen sorkuntzan txertatuko da, azken horiek Familia Nekazarien papera errekonozitu eta jaso dezaten. Lurzoruaren Nazioarteko Urtearekin nahiz Lurra Eskuratzeko Munduko Foroarekin elkarlana bultzatuko da, aldi berean.

Bihotzez eskertu nahiko genuke FNNU-2014rekin mundu guztian zehar sortutako elkarlana eta parte-hartzea. Gonbitea luzatzen dizuegu etapa berri honetan ere elkarrekin lanean jarraitzeko.

Adeitasunez,

Munduko Landaguneko idazkaritza