Mundu zabaleko herrialdeetan gosea daukan bilakaera neurtzeko “metodo berria, azkarragoa eta zehatzagoa” esperimentatuko du FAOK datozen hilabeteetan.
Mundu zabaleko herrialdeetan goseak daukan bilakaera neurtzeko “metodo berria, azkarragoa eta zehatzagoa” esperimentatuko du FAOK datozen hilabeteetan. Froga piloto hau zenbait herrialdetan jarriko dute martxan hasiera honetan.
Gallup estatistika etxearekin batera abiaraziko duten proiektu honetan, sakontasunez garatutako inkesta bat egingo dute urtero-urtero. Elikagaien segurtasun falta pairatu dezaketen herritarren goseari buruzko informazio zehatza biltzeko balioko du prozedura berri honek. Hilabete honetatik aurrera, FAOk azken ikutuak emango dizkio Gose direnen ahotsak proiektuari, bertatik bertara ikerketan parte hartuko duten adituekin batera.