MARTXOAK 8 – EMAKUME FAMILIA-NEKAZARIAK ELIKADURA-SISTEMEN ETA PLANETAREN JASANGARRITASUNAREN ALDE

Landa-eremuko emakumeak landaren eta nekazaritzaren bihotza dira. Emakumeek funtsezko rola betetzen dute elikadura-sistemetan, agrobiodibertsitatearen zaintzan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen lorpenean.

 

2023ko martxoak 8.- Emakumeen Nazioarteko Eguna den honetan, emakume familia-nekazari, landa-emakume eta emakume indigenen lorpenak ospatzen ditugu. Betiere, oraindik gainditu gabeko erronkak gogoan izanda, landa-eremuko emakumeek elikagai-sistemen eta planetaren jasangarritasunean duten rol garrantzitsua aitortuko duten gizarte bidezkoago eta berdintsuagoetara bideratuz.

Emakume familia-nekazariek erronka askori egin behar diete aurre bizitzan.  – Emakumeek mundu-mailan kontsumitzen diren elikagaien erdia baino gehiago ekoizten dute, nahiz eta ekoizpen-baliabide, zerbitzu eta aukerak eskuratzerako orduan berdintasunik ez izan. Horrez gain, emakumeak dira gosea, txirotasuna, berdintasun eza edota klima aldaketaren ondorioak gogorren pairatzen dituztenak.

Aurtengo lelopean, #LandaeremukoEmakumeakJasangarritasunarenAlde, martxoak 8 dituen honetan emakume familia-nekazarien borrokarekin bat egiten dugu. Gogora ekarri nahi dugu emakume familia-nekazarien funtzesko rola nekazaritza-ekoizpenean, agrobiodibertsitate zaintzan, eta baliabide naturalen zein antzinako praktiken defentsan.

Beharrezkoa da emakumeen lidergoa bermatzea politika publikoen diseinu-prozesuetan, egungo desberdintasun eta desorekak zuzentzeko neurri espezifikoak martxan jartzen direla bermatzeko. Emakumeak aldaketa-eragileak dira, eta funtsezkoa da haien rola onartzea eta ezagutzera ematea. Soilik horrela sortuko ditugu aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalak familia-nekazaritzan.

ML eta erakunde aliatuak gogor ari gara emakume familia-nekazarien parte-hartze eta lidergoa politika publikoetan sustatzeko, beraien gaitasunak sendotuz eta ahalduntze-esperientziak partekatzeko guneak sortuz.  Horrela, emakumeek beren potentzial/ahalmen guztia elikagai-sistemen eta planetaren jasangarritasunen alde egiteko.

Nazio Batuen Familia-Nekazaritzako Hamarkadako 3.mugarriak, bere Ekintza-planean, “familia-nekazaritzan genero-berdintasuna eta landa-eremuko emakumeen lidergoa sustatzea”-ren alde egiten du. Landa-eremuko emakumeen ahalduntze ekonomiko, social eta politikorako tresnak garatzeko eta neurri eraginkorrak gauzatzeko ekintzen norabidea ezartzen du.

2023ko abuztuan izango da Brasilian “Landa-eremuko emakumeen Nazioarteko Topaketa”, 7. “Marcha das Margaridas”-en esparruan. Leku guztietako emakume familia-nekazariak bilduko dira helburu berarekin: araudi-esparruetan, mekanismoetan eta pizgarrietan elkar lanetan jarraitzea, beraien potentzial izugarria elikagai-sistema jasangarri, erresiliente, inklusibo eta bideragarrietara bideratzeko.

 

KOOPERATIBISMOA LANDA-EREMUKO EMAKUMEEN AHALDUNTZEKO ESTRATEGIA GISA

Kooperatibismoak katalizatzaile-lanak egin ahal ditu landa-eremuko emakumeen ahalduntze eta erresilientzian. Kooperatiba edota elkarteetan antolatzeak irtenbideak eskaintzen ditu diru-sarrerak sortzeko, merkatuetara iristeko, ekoizpen-baldintzak hobetzeko eta txirotasunari aurre egiteko. Kooperatibismoa emakume familia-nekazariek dituzten erronkei aurre egiteko tresna gisa jardun da: merkatuetarako irisgarritasuna hobetzen du, dibertsifikazioaren eta finantzazioaren bitartez arriskuak murrizten ditu, gaitasunak sendotzen ditu, negoziazio-gaitasunak hobetzen ditu eta emakumeen parte-hartzea sustatzen du erabakiak hartzeko prozesu guztietan.

Munduko Landagunearentzako funtsezkoa da emakume familia-nekazariek elikagai-sistema jasangarri, erresiliente, inklusibo eta bideragarrietara bideratzeko esparru, mekanismo eta pizgarriak izatea.

 

Informazio gehiago: