Fundación Estudios Rurales Sariak MLko kideen “esfortzua eta perseberantzia” errekonozitu du, 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen inguruan “mundu osoko gizartea” mobilizatzen asmatu duelako.
Fundación de Estudios Rurales (FER) erakundeak 2014ko izen bereko sarien berri eman du orain dela gutxi. Errekonozimendua jaso duen erakunde eta gizabanakoen artean dago Munduko Landagunea (ML), Politika, Ekonomia eta Gizarte Zientzien arloko FER Saria jaso baitu, hain zuzen ere.
MLko kideen “esfortzua eta perseberantzia” errekonozitu du FERek, Nazio Batuek 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen izendatu ahal izateko “mundu osoko gizartea” mobilizatzen asmatu duelako. FERen esanetan, “Munduko Landaguneak familia nekazaritzaren garrantzia bultzatu du, kalitatezko elikagaien ekoizpena, jasangarritasuna eta landa eremuko baliabideen babesa sustatuz”.
Joan den uztailaren 3an banatu zituzten FER sariak Madrilen, Espainiako Familia Nekazaritzaren 2014ko urtekariaren aurkezpenarekin bat. Munduko Landaguneaz gain, errekonozimendua eskaini zioten Antena 3 telebista kateko Tu Tiempo programari, UGTko delegazioei eta Jesus Carrasco idazle extremadurarrari.
Munduko Landaguneko idazkaritzak, jasotako sariaren ondoren, mundu osoan familia nekazaritzaren alde lan egiten duten elkarte eta erakundeekin elkarbanatu nahiko luke aintzatespen hau.