Munduko Landaguneak Nazio Batuen Jaques Diouf saria jaso du Familia Nekazaritzaren alde egindako lanagatik

FAO, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea, bi urterik behin ematen duen saria da eta gosearen kontra norbanakoek zein erakundeek egindako lana aintzat hartu nahi du.

Astelehena, 2015 azaroaren 30a, Erroma.- Munduko landaguneak gaur bertan, Erroman, FAOren egoitzan ospatu den ekitaldi batean, Jaques Diouf saria jaso du landa eremuko komunitateen arteko elkarrizketa sustatzeagatik, baita familia-nekazarien aldeko sustapen politikoa egiteagatik ere.

“Sari hau partekatu nahi dugu Familia-nekazaritza, artisau-arrantza edo artzaintza praktikatzen duten gizon-emakumeekin, batez ere, Munduko Landaguneraren patre diren erakundeekin eta Batzorde Nazionalekin.  Hauek egiten duten lan ikaragarri et ezinbestekoa, Nazioarteko Urtean agerian geratu zen moduan, gobernuek lagundu behar dure berariazko politika publikoen bidez, testuingurua eta baldintza egokial sorteza aldera, giltzarri den arlo honek hobeto gara dezan bere lana”, adierazi du Jose Mari Zeberiok, Munduko Landaguneko presidentea.

Munduko Landagunea bere esker ona erakusteaz gain, jaso duen aitorpena Familia Nekazaritzaren nazioarteko urtearen adierazpena lortzeko lan egin duten pertsonekin eta erakundeekin, baita iazko ospakizun arrakastatsuan parte hartu zutenekin ere elkarbanatu nahi du. Guztion konpromisoari, lanari eta elkarrizketarako gaitasunari esker, lortu dugu Familia-nekazaritza nazioarteko agendaren lehenengo lerroan jartzea.

Sariak animatzen gaitu landa garapen iraunkorraren eta Familia-nekazaritzaren alde lanean jarraitzera Familia-nekazaritza sustatzeko IYFF+10 ekimenaren baitan, Nazioarteko Urtearen emaitzei jarraipena ematea helburu, baita landa eremuko eta itsas aldeko gizon-emakumeen aldeko politika publikoak sustatzea helburu ere. Beti ere nekazarien erakundeen, landa eremuko elkarteen, ikerketa zentroen, gobernuen eta nazioarteko erakundeen arteko elkarlan eta elkar ulertzeko izpiritua ardatz.

 

Informazio gehiago: