Munduko Landagunearen kide diren Jose Antonio Osaba eta Conchi Quintana RIO+20 goi bileran parte hartzen daude kontinente desberdinetako landa eta nekazaritza arduradunekin.
Beraien berriak:
Rio erdian, Garapen Jasangarriaren inguruko Nazio Batuen konferentziaren lekuan, eta Aterro Flamenco eta Herrien kupulan, ugariak dira hitzaldi, konferentzia eta eztabaidak gizateriaren kexa, proposamen eta xedeen inguruan.
Konferentziak aintzatetsitako 7 Talde Nagusietako batek, nekazaritzako sentsibilitate desberdinak batzen dituenak, aho bateko onarpena bilatu dute Elikadura Segurtasun eta Subirotasunaren Nazio Batuetako konferentzia ofizialean dokumentu bat aurkezterako Orduña. Egindako lan haundiaren ondorioz balio haundiko testu bat aterako delakoan gaude, eta eskuartean izan bezain laster bidaliko dizuegu.
Hainbat eta hainbat talderen artean, Familia Nekazaritza eta 2014an ospatuko den nazioarteko urtea (FNNU 2014) bultzatzeko atutako taldea gogor lan egiten ari da hauen helburuak zabaltzeko. Talde honek Afrika, Asia, Europa eta Latinoamerikako nekazaritza elkarteak batzen ditu.
Gaur, Ekainak 19, FNNU 2014 kanpainako Kontsultarako Munduko Komiteak batzar berri bat du kide guztien partaidetzarekin: Afrikako PAFO eta INADES, Amerikako COPROFAM eta RELACC, Asiako CIFA eta AsiaDHRRA, eta Europako UPA eta AFDI.
Kide kopurua haunditzeko asmoarekin Afrikako arrantzale tradizionalen elkartea CAOPA, Frantziako Nekazari Gazteak JA eta beste batzuk bertan izando dira.
21ean, 9etatik 13,30etara Flamengoko Arena Sociales Nekazaritza Familiarraren inguruan ekintza garrantzitsu bat ospatuko dugu, FAOko Zuzendari Orokorra, Brasilgo Nekazal Garapeneko Ministroa, eta FIDAko ordezkarien partaidetzarekin.
Nahiz eta bilera jendetsu hauek oso eraginkorrak ez diruditen, partehartzaile guztiok helburu berdina dugu Gizateria bizimodu justuago eta jasangarriago baterantz laguntzea. FNNU 2014ko goiburua inoiz baino eguneratuago dago MUNDUA ELIKATU, PLANETA ZAINDU.