Munduko landaguneak zuzendari batzordea berriztu du

Martxoaren 29an Munduko Landagunearentzat garrantzi handiko eguna izan zen. José Maria Zeberio omenaldia egin ondoren, azken 20 urteetan lehen postuan izandako lan izugarriaren ostean, Batzar Nagusiak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du. Gaur egun Munduko Landagunearen Zuzendari Batzordea osatzen dute:

  •  Euskadiko Nekazari-Elikagaien Kooperatiben Federazioa (FCAE): Lehendakaritza
  •  Mercosur zabaleko Familiaren Nekazaritza Erakundeen Konfederazioa (COPROFAM): Lehendakariordetza
  •  Cándido Iturriaga Fundazioa (FCI): Idazkaria
  •  Laboral Kutxa S.Coop (LK): Ogasuna
  •  Asiako Nekazarien Elkarteak (AFA): Bokala
  •  Erdialdeko Amerika eta Dominikar Errepublikako Landa eremuko Elkarrizketa Programa (PDRR): Bokala
  •  Pazifikoko Uharteen Nekazari Erakundeen Sarea (PIFON): Bokala
  •  Erdialdeko Afrikako Nekazari Erakundeen Plataforma (PROPAC): Bokala
  •  CIRAD (Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Ikerketa Zentroa): Bokala
  •  SOS-FAIM: Bokala
  •  Euskal Nekazarien Batasuna (ENBA): Bokala
  •  Hazi: Bokala
  •  Unesko-Etxea: Bokala
  •  Arabako Nekazarien Elkartea (UAGA): Bokala
  •  Espainiako Nekazari Elkartea (UPA): Bokala

 

Zuzendari Batzorde honek nekazaritza erakunde oso garrantzitsuak biltzen ditu, AFA, COPROFAM, PDRR, PIFON eta PROPAC elkarrekin 4 kontinenteetako 31 milioi familiar nekazari baino gehiago biltzen dituztelarik. UPA, UAGA eta ENBA bezalako beste nekazaritza erakunde batzuekin bat egiten dute; baita nekazaritza ikerketan erreferentzia den erakundearekin, hala nola CIRAD; Unesco-Etxea bezalako erakundeek Garapen Iraunkorrerako Helburuak sustatzen dituzte; Familia Nekazaritzako ezagutzaren kudeaketan (SOS-FAIM) eta aurrezki eta kreditu kooperatiba lan bikaina egiten duten entitateek, hala nola, Mondragon Taldeko Laboral KutxaHAZI eta FCIk espektro zabala osatzen dute. Euskadiko Nekazari-Elikagaien Kooperatiben Federazioa (FCAE) lehendakaritzarako hautatua izan zen eta COPROFAM lehendakariordetzarako.

Zuzendari Batzorde berri honek MLrentzat salto kualitatiboa adierazten du. Lehenik eta behin, bere ordezkaritza zabalagatik; bigarrenik, bere tamaina geografikoagatik (5 kontinenteak) eta, hirugarrenik, egitura anitza eta osagarria dela eta.

Kontuan izan behar da emakumezkoen kopurua handiagoa dela Zuzendaritza Batzodean iraganean baino. Lehen, Zuzendaritza Batzordeak 10 pertsona osatzen zuten, ta horietatik 2 bakarrik ziren emakumeal (%20). Zuzendari Batzorde berriak 15 ordezkari ditu, eta horietatik 5 emakumeak dira (%339. Hobetzen ari gara, baina aitortu behar dugu arlo horretan egin bearreko asko dagoela.

Zuzendari Batzordearen berritzearekin batera, MLaren estatutuen berritzea gehitu zaigu, gure erakundean barneko aldaketa oso garrantzitsua. Beste gai batzuen artean, gure elkartearen helburuak eta jarduerak eguneratzen ari dira. Bazkideei buruzko kapitulua argitu eta sinplifikatzen ari gara; kuota sistema berri bat sortzera eta Zuzendaritza Batzordeari eskumen handiagoa ematera eramaten gaitu, azken hau gure erakundean funtsezko organoa bihurtzen ari delarik. Estatutuek gure erakundearen izaera orokorra hobeto islatzen saiatzen dira.

Esparru berri honen barnean, eta Zuzendaritza Batzorde berri honekin, MLko Plan Estrategiko berria diseinatzeko prozesua abiarazi dugu, 2025 arte gure erakundeak aurrera egiteko bidea zehaztuko baitu. Etorkizunerako erronka garrantzitsuak daude baina zalantzarik gabe, aurkezten gaituzten aukerak askoz ere handiagoak dira.

Jarraitzen dugu.