Planeta-mailako errealitatea

Munduan, 2.500 milioi lagunek Familia Nekazaritzan jarduten dute, hau da, horixe dute ogibide planeta honetako biztanleen % 40k

Euskadin, Suedian, Filipinetan, Australian, Paraguain eta Madagaskarren. Familia Nekazaritza planeta-mailakoa da, gure Landa Foroa Mundu-mailakoa eta VI. Biltzarra Globala diren bezala.

Herrialde eta eskualde bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina familia-erako nekazaritza-ustiategien eredua hedatuta dago.

Errealitate honetaz hitz egin ahal izateko, nekazaritza-ustiategi bati loturiko familia bat izan behar da.

Familia horretako kideek egiten dute eskulana —guztia edo zati bat―, eta haiek hartzen dituzte erabakiak.

Kopuruek, sarri, gauzen tamaina erakuste digute, haien garrantzia.

Familia Nekazaritzari gagozkiola, munduan 2.500 milioi lagunek jarduten dute horretan[1], hots horixe da munduko biztanleen % 40ren lana[2].

Estreinatu berri dugun Familia Nekazaritzarako Hamarraldia Nazio Batuen Batzar Nagusiak izendatu du, eta 193 herrialde daude ordezkatuta.

Familia Nekazaritza Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030en baitan dago, eta “Goserik Eza” NBEk ezarritako 17 Garapen Iraunkorreko Helburuen arteko 2.a da.

Kopuruak baliagarriak dira gauzak argitzeko; hortaz, nabarmendu beharra dago bost kontinenteetako 200 ordezkarik hartuko dutela parte gure VI. Biltzarrean, Bilbon ―Derioko Seminario Hotelean―, martxoaren 25etik 29ra.

Alabaina, kopuru horiek guztiak bezain garrantzitsuak dira biltzar honetarako ezarri ditugun programa eta erronkak.

VI. Biltzarrak balio izango du datozen urteotarako ibilbide-orria marrazteko, helburuak ezartzeko eta, ikuspegi ireki eta inklusiboaz, Hamarraldiko Agendara eta Ekintza Planera edukiak ekartzeko.

Guztia ere familia-ustiategietako nekazarien bizitza hobetzeko, bai eta, hala, jendarteko gainerako guztiona ere.

 

[1]  Nekazaritzaren eta Elikaduraren Egoera– SOFA, FAO, 2014

[2] Lanaren Nazioarteko Erakundea – LANE, 2013