V Konferentzia

v conferencia

ETORKIZUNA ERAIKITZEN: Familia Nekazaritza
V. mundu konferentzia.

Familia Nekazaritzaren aldeko konpromiso politikoak bizitako gorakada izan zen, hain justu 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen emaitzanagusietako bat. Ez soilik lortutako lege mesedegarriei esker, ezta ere politika publikoetan izandako aurrerapausoengatik; erakunde, elkarte eta entitate ezberdinen artean elkar-ulertzeko eta elkarlanerako sortutako giroagatik baizik.

Hain zuzen ere, elkarrizketan eta elkarlanean oinarritutako testuinguru mesedegarri hori bultzatu asmoz irailaren 21, 22 eta 23an Munduko Landagunearen V. Konferentzia egingo da BilbonFamilia Nekazaritza sustatzeko beharrezko diren politika publiko berezituen alde. Laborantza eredu honekin zerikusia duten neurriei buruz hitz egiteak, ideiak partekatzea, honako hau esan nahi du, azken finean: landaguneetako eta itsasoko gizon-emakumeen beharrei erantzutea. Munduan existitzen diren milioika nekazari, ganaduzale eta arrantzaleentzako etorkizun hobeago bat imajinatzea. Eta hori herritar guztion mesderako izango da, dudarik gabe.

Familia Nekazaritza, artisau-arrantza, artzantza eta komunitate indigenen aldeko aldarriak nazioarteko agendan mantentzen lagunduko du Etorkizuna eraikitzen: Familia Nekazaritza V. Mundu Konferentziak, FNNU+10 kanpainaren testuinguruan. Ekimen honek Brasiliako Manifestuan du jatorria. . Bost kontinenteetako familia nekazarien elkarteen adostasunean oinarritzen da dokumentu hori, eta hainbat landa garapenerako elkarte, ikerkuntza zentro eta GKEren babesa jaso zuen.

Parte-hartzaileak

Konferentzian izango dira mundu osoko Gobernuetako ordezkariak, nekazari elkarteak, nazioarteko erakundeak (FAO eta FIDA, kasu), Familia Nekazaritzaren aldeko plataformak, landa garapenerako elkarteak, Gobernuzko Kanpoko Erakundeak eta ikerkuntza zentroak.

Besteak beste, Familia Nekazaritzaren karakterizazioan emandako aurrerapausoak aztertuko dira, familia nekazarien aldeko neurriak ekar ditzaketen elkarrizketa-mekanismoak identifikatuko dira eta zenbait aukera ikertuko dira nekazaritzara bideratutako ikerkuntza eta laborarien elkarteen arteko zubiak eraiki ahal izateko.

v conferencia
v conferencia

Mundu Konferentzia

Munduko Landagunearen azken konferentzia, Familia Nekazaritza: Mundua elikatu, lurra zaindu, izenburupean, 2011n egin zen Bilbon. Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen aldeko kanpainan –eta FNNU-2014aren ospakizunetan, gero– landu beharreko gai nagusien definizioan mugarri izan zen kongresua, okasio hartan. (Munduko Landagunearen IV. Konferentziako edukiak)

Helburu nagusiak

– Nazioartean, eskualde nahiz nazio mailan Familia Nekazaritza karakterizatzeko egindako ahaleginak ezagutu eta aztertzea.

– Familia Nekazaritzaren arloko politiken emaitza eta ondorio nagusiak azaleratzea.

– Etorkizunera begira Familia Nekazaritzaren arloko politika berriak garatzeko aukerak identifikatzea.

– Familia nekazarien elkarteen eta ikerkuntza zentroen arteko loturak bultzatzea.

– Familia Nekazaritzaren Nazio Batzordeen lana sustatzen jarraitzea.

– Familia Nekazaritzaren defentsarako mundu mailako gomendio batzuk ezartze aldera, ildo horiek sortzeko lerro nagusiak ezartzea. Nekazarien federazio nagusien parte-hartzearekin.

– Hori guztia, emakume laborarien eta landaguneetako gazte-jendearen presentziari garrantzia berezia emanez.

Datak, lekua eta parte-hartzea

Etorkizuna Eraikitzen: Familia Nekazaritza V. Mundu Konferentzia irailaren 21, 22 eta 23an egingo da Seminario Bilbao hotelean, Derion (Bizkaia).

– Informazio gehiago nahi izanez gero: conference1@ruralforum.net helbidera idatzi

Hotel Seminario Bilbao

– Ez galdu berririk, segi desarrollo.ruralforum.net webguneari konektatuta!

v conferencia

PROGRAMA

17.00 – 18.15 (Vidrieras Aretoa)
Mahai-ingurua
Familia Nekazarien elkarteak eta ikerkuntza zentroak lotuz
Robin Bourgeois Jn. – Prospektiban eta Garapen Politiketan aditua, GFAR (Nekazaritza arloko Ikerkuntzarako Foro Globala) (Moderatzailea)
Rogelio Pozo Jn. – AZTI-Tecnaliako zuzendari orokorra
Jean-Michel Sourisseau Jn. – Sozio-ekonomialaria CIRADen (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako Nekazaritza-Ikerkuntzarako Zentroa)
Gabriela Quiroga And. – PROLINNOVAko nazioarteko idazkaria (Nekazaritza Ekologikora Bideratutako Tokian Tokiko Berrikuntzen Sustapena eta Baliabide Naturalen Kudeaketa)
Fernando López Jn. – COPROFAMeko idazkari nagusia (MERCOSURreko Familia Nekazarien Elkarteen Konfederazioa)
André Tioro Jn. – Gaitasunen Garapenerako eta Ikerkuntza-Ekintzarako zuzedaria, ROPPA
18.15 – 18.30
Atsedenaldia
18.30 – 20.00 (Vidrieras Aretoa)
Bisita gidatuak, laborantzaren arloko euskal erakundeetara
Derioko Nekazaritza Eskola / Azti-Tecnalia / Aberekin / Neiker-Tecnalia

Familia Nekazaritza bultzatzen jarraitzeko eskaera izan da Munduko Landagunearen 5.Mundu Konferentziaren ondorio nagusia
Familia Nekazaritza bultzatzen jarraitzeko eskaera izan da Munduko Landagunearen 5.Mundu Konferentziaren ondorio nagusia
Bost kontinenteetatik etorritako landa-munduko 200 ordezkari gora bildu zituen irailaren 21etik 23ra Seminario Bilbao Hotelean, Derion, Munduko Landagunearen V.Konferentzia Globalaren ingururan, eta Etorkizuna garatzen: familia nekazaritza titulupean.
2015.10.06

 

Derion, 2015eko Urriaren 5a.-  Munduko Landagunearen 5.Mundu Konferentziak nabarmendu zuen elkarrizketa politikoa errazteko espazioak instituzionalizatzeko beharra, era parte-hartzailean eta hauetan, Familia Nekazaritzako antolaketak, bereziki gazte eta emakumeen ahotsa, sartuz.  Konferenztian parte hartu zuten, besteak veste, hainbat gobernuko ordezkari, nekazaritza-antolaketa, nazioarteko organismo (FAO eso FIDA bezala), Familia Nekazaritzako nazio-batzorde, baserri garapenerako elkarte, ONG eta ikerketa zentro.

“Nekazaritzaren ordezkaritza hobet behar dugu Gobernu-eskarietan eta nazio, eskualde eta nazioarteko erakunde arteko sareak mantendu eta indartu ere, hauetan gazteen eta emakumeen parte-hartzea bultzatuz. Gainera, akademia, ikerkuntza zentro… bezalako erakundeekin aliantzak sortu behar ditugu, hauek ere líder heziketa eta formakuntza erraztuko dutelako” nabarmentzen du Auxtin Ortiz, Munduko Landaguneko zuzendariak.

Lantaldeetan, non parte izan zuten bost kontinenteetako laborantza-sektorearen agente desberdinek era aktiboan, tratatu zuten, familia nekazaritza bultzatzeko politika publikoen sorrerarako elkarrizketa politikoaz gain,  Familia Nekazaritzan oinarritutako laborantza-sistemen gobernantzarako arau globalen inguruan eta Familia Nekazarien elkarteak eta ikerkuntza zentroak lotzeko prosamen zehatzen ingururan jardun zen.

 

IYFF+10, Familia nekazaritzari bultzada

Familia Nekazaritzaren emaitza nabarmenen ondoren, IYFF+10 ekimenaren helburu nagusia izango da Familia Nekazaritzarekin zerikusia duten politika publikoak hobetzea. Ekimen honek, testuinguru zabal batean, honako hiru ekintza nagusiak hartuko ditu bere baitan: Familia Nekazaritzaren Komite Nazionala bultzatzea; Familia Nekazaritzaren Gidalerro Globalak eraikitzea; eta Ikerkuntza parte-hartzailea bultzatzea.

Nazioarteko Urtean gertatu bezala, IYFF+10 ekimena saiatuko da elkarlana eta elkar-ulertzea bultzatzen, nekazari-elkarteen, landa garapenerako elkarteen, ikerkuntza zentroen, gobernuen eta nazioarteko erakundeen artean.

Jose Mari Zeberio, Munduko Landagunearen Lehendakaria: “Agenteen arteko kolaborazio inklusiboa gakoa da Familiaren Nekazaritza bultzatzeko"
Jose Mari Zeberio, Munduko Landagunearen Lehendakaria: “Agenteen arteko kolaborazio inklusiboa gakoa da Familiaren Nekazaritza bultzatzeko”
Iñigo Urkulluk, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak, inaugurazioan goratu ditu “giza garapen iraunkorraren, egiturazko pobreziaren eta munduko desberdintasunen errotik kentzearen” alde Munduko Landaguneak egiten duen lana.
2015.09.22

 

Astelehena, 2015eko irailaren 21a, Derion. Bost kontinenteetatik etorritako landa-munduko 200 ordezkari gora bildu dira gaur eta hurrengo hiru egunetan zehar Seminario Bilbao Hotelean, Derion, Munduko Landagunearen V.Konferentzia Globalaren ingururan, eta Etorkizuna garatzen: familia nekazaritza titulupean. Nekazari-elkarteetako ordezkariak, gobernuetako ordezkariak, líder nekazariak, nazioarteko erakundeak (FAO eta FIDA, kasu), Familia Nekazaritzaren aldeko plataformak, landa garapenerako elkarteak, Gobernuzko Kanpoko Erakundeak eta ikerkuntza zentroak, laborantza-sektorearen elementu egituratzaile eta dinamizatzaile bezala Familiaren Nekazaritza aritzen den rolean sakonduko dute, baita ere baserriaren garapen ardatz bezala bizitza era hau bultzatzeko moduan.

Eusko Jaurlaritzarko lehendakariak, Iñigo Urkulluk, kongresuaren inaugurazio ofizialaren buru izan du, FRM-aren ekarpena goratuz, bere “solidaritatearen hedadura eta giza garapen iraunkorragatik eta egiturazko pobreziaren eta munduko desberdintasunen errotik kentzeko” alde egiten duen lana azpimarratuz. “Solidaritate-uneetan bizi gara. Errefuxiatuen harreran ez soilik, bere bizitza-proiektuetarako laguntzan ere. Munduko landagunea, jatorriko arazoaz arduratzen den erakunde konprometitua da.  Lan egiten du milioika pertsonari munduan eragiten dien pobrezia erauzteko asmoz. Garapenerako  bidean dauden herri hauetan lan egiten du aurrerabideak eta aukerak bultzatzeko, ahalmenak indartzeko eta komunitate bakoitzak bere garapen alternatibak sortzeko”, nabarmendu du lehendakariak.

Inaugurazioan ere, Filipinaetako Nekazaritza Erreformako Ministroa, Virgilio de los Reyes, FAO-ko Ordezkaria, Marcela Villarreal, ROPPA-ko lehendakaria (antolaketa nekazariko Afrikako Mendebaleko sarea), Djibo Bagna, Europako Batzordearen Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaria, Flavio Coturni eta Munduko Landagunearen lehendakaria, Jose Mari Zeberio, parte hartu dute.

“Konferentzia hau elkargune bat da baserri-sektorek agente desberdinentzat; gobernuetatik, nazioarteko antolaketetatik, FAO edo FIDA bezala, eta Familiaren Nekazaritzako Nazio-Batzordeetako nekazaritza-antolaketetatik datozenentzat,  beraz, Familiaren Nekazaritzaren gaineko ezaguerak eta esperientziak partekatzeko aprobetxatu behar dugu aukera hau. Agenteen arteko kolaborazio inklusiboa gakoa da Familiaren Nekazaritza bultzatzeko”, Zeberiok adierazi du.

V. Konferentzia honetan landa garapenaren eta laborantzaren eremuan garrantzitsuak diren hainbat gairen inguruan mintzatuko dira. Besteak beste, Familia Nekazaritzaren karakterizazioan lortutako emaitzak aztertuko dituzte, nekazarien bizimoduan eragiten duten politikak hobetzeko existitzen diren elkarrizketa-mekanismoei buruz hitz egingo dute eta, baita ere, nekazari elkarteen eta ikerkuntzaren artean zubiak eraikitzeko modua aztertuko dute.

Euskadiko nekazaritza-ustiapen ia-ia guztiak Familia Nekazaritzaren eremun kokatzen dira. Berdin da teknifikazio, intensifikazio nahiz modernizazio maila zenbaterainokoa den; guztiek familia dute oinarri. Euskal nekazari ustiapenek, landa eremuetako ekonomiaren motor nagusia izateaz aparte, ezinbesteko papera jokatzen dute lurraldearen oreka mantentzeko garain, dela gizartearen ongizatearen ikuspuntutik, dela ingurumenaren kontserbazioa kontuan hartuz gero. Horren lekuko, honako zifra hau: EAEko biztanlego aktiboaren %0,91 soilik bizi da lehen sektoretik eta, hala ere, lurraldeko azaleraren

V. KONFERENTZIAKO PROGRAMA, ERABILGARRI ONLINE
V. KONFERENTZIAKO PROGRAMA, ERABILGARRI ONLINE
Debatea eta ideien trukerako hiru egun
2015.08.03

 

Munduko Landagunearen web orri berriarekin batera, V. Konferentziako gune berria estreinatu dugu. Etorkizuna eraikitzen, Familia Nekazaritza izenburupean, bilkura garrantzitsu hori irailaren 21, 22 eta 23an egingo da Erandion (Bizkaia) eta Familia Nekazaritza bultzatzeko behar diren politika publikoen inguruan eztabaidatzeko balioko du.

Ekitaldi honetako programaren egitarau osoa zintzilikatu dugu honako link honetan.

Espazio honetan V. Konferentziaren inguruko berriei eta dokumentueu adi jarraitzeko deia egiten dizuegu.

V. mundu konferentzia

Hotel Seminario Bilbao

Derio, Espainia

Nola iritsi

GPS koordenatuak

Latitudea: 43.292479

Longitudea: -2.87714

Informazio gehiago conference1@ruralforum.net
TEL +34 945 12 13 24