VI Konferentzia

FAMILI NEKAZARITZAREN 6GARREN KONFERENTZIA INTERNAZIONALA:
Hamarkada bat Famili Nekazarien bizitza hobetzeko.

Sarrera

Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2017ko abenduaren 20an, 2019-2028 Familia Nekazaritzaren hamarkada onetsi zuen, bost kontinentetan famili nekazarien egoera hobetzeko asmoz. Hamarkada honen adierazpenak, 2014ko Familia Nekazaritzaren Nazioarteko urteko prozesu arrakastatsuaren jarraipena bermatzen du, sektorearentzako politika publikoak bultzatuz eta ODS-ak lortzen lagunduz. Orain, gure esku dago Hamarkada hau arrakastaz martxan jartzea, lortu dugun aukera izugarri hau ondo aprobetxatzeko.

Konferentzi hau, Famili Nekazaritzari hasiera emateko erroman antolatuko den ekitaldi ofiziala prestatzeko izango da. Derioko ekitaldiak alde batetik Hamarkadaren lan-egitasmoa sakonki aztertzeko eta, bestetik, ehundaka erakunde berri (gobernuak, kooperatibak, fundazioak, nekazari erakundeak eta besteak) Harmarkadaren dinamikara erakartzeko balioko du. Erromako ekitaldiak ordea bisibilidade handia eta maila altueneko konpromezu politikoa sustatuko du hamarkadaren inguruan.

Hamarkada hau, Familia Nekazaritzaren aldeko politika pubiko gehiago (eta hobeak) lortzeko aukera izango da; politika horien inplementazioa bultzatzeko aukera; gizarteak Familia Nekazaritza ulertu eta aintzakotzat hartzeko aukera ; pertsonak interes handien aurretik jartzeko aukera. Landa eremuetan eta hiriguneetan etorkizun hobea eraikitzea da asmoa.

Testuinguru honetan, Familia Nekazaritzari buruzko VI. Jardunaldi Globala antolatu dugu, “Emakumezko eta gizonezko nekazarien bizitza hobetzeko hamarkada” izenburupean. Ekitaldia irailaren 25 eta 29 bitartean izango da Derion-Bilbao, Euskal Herria, Espainian. Bost kontinenteetako nekazaritza-erakundeen eta gainerako sozietate zibilen, gobernuen, nazioarteko erakundeen, ikerketa-zentroen eta kooperatiben ordezkariak biltzen ditu.

Famili Nekazaritzari buruzko VI. Biltzar Globala hamarkadako ospatzeko egingo den ekitaldia izango da, hau, Erroman ospatuko da astebete geroago. Bi gertakari hauek familia-nekazaritza hamarkadako agenda sendo, anitz eta parte-hartzaile bat eraikitzeko prozesuan parte hartzen dute.

PARTE-HARTZAILEAK

Konferentzian mundu osoko Gobernuetako ordezkariak izango dira, nekazari elkarteak, nazioarteko erakundeak (FAO eta FIDA, kasu), Familia Nekazaritzaren aldeko plataformak, landa garapenerako elkarteak, kooperatibak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta ikerkuntza zentroak, besteak beste.

MUNDUKO LANGUNEAREN V. KONFERENTZIA

Munduko Landagunearen azken Konferentzia ETORKIZUNEKO EKINTZA: Familia Nekazaritza izenburupean, 2015. urtean Derion, Bizkaian, ospatu zen eta 2019-2028 Familia Nekazaritzaren hamarkada lortzeko bidean momentu inportante bat izan zen (Jarraitu esteka hau V. Munduko Landagunearen konferentziaren edukia ikusteko).

vi conferencia

KONFERENTZIAREN HELBURUAK

VI Biltzarraren helburuak hauek dira:

  • Hamarkadako agenda ofizialaren diseinuan, nazio, lurralde, eta mundu mailan lagundu, kalitate-sarrerak garatzeko Familia Nekazaritzaren Hamarkadako planean.
    Hamarkadan, elkarrizketan, lankidetza berriak eta erakunde berriak (gobernuak, nekazaritzako erakundeak, nazioarteko erakundeak, landa-elkarteak, kooperatibak, ikerketa zentroqak, gizarte zibileko erakundeak, etab) erraztu aipatutako agenda sustatzen laguntzeko.
  • Familia nekazaritza gizadiaren garrantziaz jabetzea eta Familia Nekazaritzaren hamarkada sustatzea, garapen iraunkorreko helburuak betetzeko tresna gisa.
  • Elkarrizketa politikoetarako mekanismoak eta plataformak indartzea, Nekazaritza Nazionaleko Batzorde Familiak bereziki.
  • Familia-Nekazaritza erakundeak sendotzea, jakintza informazioa eta esperientzia trukearen bidez.
  • Elkarrizketa politikorako tresnak eta plataformak indartzea, bereziki Famili Nekazaritzaren aldeko Komite Nazionalak.
  • Nekazari erakundeak sendotzea, elkartrukearen bidez.

DATA, LEKUA

Lekua: Konferentzia Hotel Seminario Bilbao, Derion, Bilbo, Euskal Herrian, Espainian, ospatuko da.

Data: 2019ko Martxoak 25, 26, 27, 28 eta 29.

– Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi mesedez: wrfconference@ruralforum.org

– Ez galdu berririk, segi desarrollo.ruralforum.org webguneari konektatuta.

EGITARAUA

Programazioa behin-behinekoa da.

1. EGUNA
2019ko MARTXOAK 25

8:30 – 19:00 Txorierri Gela

5 kontinentetako nekazari erakundeen arteko elkartrukea.

Hau barne lan saio bat izango da.

2. EGUNA
2019ko MARTXOAK 26

8:30 – 10:45 Lezama Gela

Lan Bilera: Emakumeak eta FN.

Hau barne lan saio bat izango da.

10:45 – 11:15

Atsedenaldia.

11:00 – 14:00 Txorierri Gela

“CCM”-aren biltzarra.

11:15 – 13:30 Lezama Gela

Lan Bilera: Gazteak eta Famili Nekazaritza (FN).

Hau barne lan saio bat izango da.

13:30 – 15:00

Bazkaria.

15:00 – 19:30 Txorierri Gela

Komite Nazionalen biltzarra.

Hau barne lan saio bat izango da.

17:30 – 20:00 Lezama Gela

“ILC CBI Reference Group” Biltzarra.

Hau barne lan saio bat izango da.

3. EGUNA
2019ko MARTXOAK 27
KONFERENTZIAREN HASIERA

8:45 – 9:30 Vidrieras Gela

Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren Hitzaurrea.

José María Zeberio – ML-eko Presidentea.
Marcela Villarreal – Hego-Hego Lankidetzaren eta Elkarteen Dibisioko zuzendaria, FAOko Zuzendari Nagusia den Graziano Da Silvaren bideo bat barne.
Ashwani Muthoo – “Engagement and Multilateral Relations” mundu-dibisioko zuzendaria, FIDAko Presidentearen izenean.

9:30 – 10:30 Vidrieras Gela

Hitzaldiak.

Esther Penunia – AFAko Idazkari Nagusia.
Alberto Broch – COPROFAMeko Idazkari Nagusia.
Publikoarekiko elkarreragina.

10:30 – 11:00Torre Gela

Atsedenaldia.

11:00 – 12:00 Vidrieras Gela

Mahai ingurua: Emakumeak eta gazteak famili nekazaritzan.

12:00 – 13:30 Vidrieras Gela

Hasiera Instituzionala.

Iñigo Urkullu – Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.
José María Zeberio – ML-eko Presidentea.
Josefa Leonel Sacko – Afrikako Batasuneko Landa-Ekonomia eta Nekazaritza Batzordeko komisario.
Mario Arvelo – Elikagaien Mundu Segurtasunarako Nazio Batuen Batzordeko Presidentea.
Renato Alvarado Rivera – Kosta Rikako Nekazaritza eta Abeltzaintza Ministroa (konfirmatzeko).
Fernando Miranda – Espainako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Idazkari Nagusia.
Leonard Mizzi – C1 Unitateko Zuzendaria; DG DEVCO, Europako Batzordea.

13:30 Torre Gela

Taldeko argazkia.

13:30 – 15:00

Bazkaria.

15:00 – 19:30 Vidrieras Gela Lezama Gela Txorierri Gela Astintze Gela

Lan Taldeak: Hamarkadako lan-egitasmoa lantzeko saioak.

4. EGUNA
2019ko MARTXOAK 28

07:30 – 08:45

Hamarkadako inplementazioa.

Gobernuetako ordezkarien arteko gosari informala.
Hau barne lan saio bat izango da.

9:00 – 9:30 Vidrieras Gela

Hitzaldia: Familia Nekazaritzaren hamarkada eta GIHak.

Gabriel Ferrero – Garapen Iraunkorreko Politiken Zuzendari Nagusia; Espainiako Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako ministeritza.

9:30 – 11:15 Vidrieras Gela

Mahai ingurua: Lan taldeek partekatzea lehenengo eguneko lana.

11:15 – 12:00Vidrieras Gela

Munduko Landagunearen 20 urteak.

Omenaldia eta etorkizuneko ekimenak.

12:00 – 12:30Torre Gela

Atsedenaldia.

12:30 – 13:45 Vidrieras Gela

Itxiera eta agurra.

Bittor Oroz Izaguirre – Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea.
Filipinako Elikadurarako Eskubideagatiko Parlamentu Aliantzaren Ordezkaria (konfirmatzeko).
Joan Brady – La Vía Campesina-ko Nazioarteko Koordinazio Batzordea.
Arianna Giuliodori – OMAko Idazkari Nagusia.
Oana Neagu – COPA-COGEGA-ko Zuzendaria.
Lautaro Viscay – REAF-eko Idazkari Teknikoa. Mercosur.
Maite Peñacoba Etxebarria – Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendari Orokorra.
Martin Uriarte – ML-eko Zuzendariordea.

13:30 – 15:00Torre Gela

Bazkaria.

15:30 – 18:30

Bisitak.

Derioko Nekazaritza Eskola.
Barrenetxe Agri-kooperatiba.
Garaia Kooperatiba.
Bilbo eta La Riberako Merkatua .

19:30

Autobusen irteera Aspaldiko Jatetxera, Loiu.

20:00

Afaria.

Aspaldiko Jatetxea.

5. EGUNA
2019ko MARTXOAK 29

9:00 – 10:40 Lezama Gela

Zuzendaritza Batzordea.

Hau barne lan saio bat izango da.

10:40 – 11:15

Atsedenaldia.

11:15 – 14:00 Lezama Gela

Batzar nagusia.

Publikoari irekita.

14:00 – 15:30

Bazkaria.

15:30 – 20:00 Lezama Gela

Lan Bilera: Munduko Landaguneko zuzendaritza-batzorde berria.

Hau barne lan saio bat izango da.

BISITAK

Derio Nekazaritza Eskola
Derio Nekazaritza Eskola BHI Lanbide Heziketako eskola da, publikoa eta historia oparokoa, nekazal eta baso gaietako formakuntzan erreferentzia bihurtzeraino. 1986 urtean sortu zen, Lanbide Heziketa EAEn formakuntza autonomiadun bezala sortzen hasi zen unean. Eskolak gazteei hezkuntza eskaintzen die “basoen kudeaketa eta natura” izenekoan, baita “Nekazaritza ekoizpen ekologikoan” edo “Lorezaintza eta loradendan”, besteak beste.
Bisitaren lehen zatian EAEko trebakuntza profesionalaren sistema azalduko duen solasaldi orokor bate mango da, baita Derio Nekazaritza Eskolaren 4 zikloetan (2 erdiko mailan eta 2 maila nagusian) ematen den hezkuntza-programa ere. Bigarren zatian, instalazioen bisita egingo da: gelak, lantegiak eta berotegiak.

Barrenetxe Agri-kooperatiba
Barrenetxe nekazari profesionalez osaturiko kooperatiba bat da, 1980tik Euskal Herriko barazki tradizionalak produzitzen dituenak.
Aitzindariak dira landa-ingurumenaren iraunkortasunerako egoki diren teknika berritzaileetan; Barrenetxe-k bere baserriak banatu ditu Bizkaia-ren kostaldea eta barrualdea artean, bere ekoizpenei urtean zehar jarraitutasuna eskaintzeko.
Bisita Gatika-n (Bizkaia barrualdean) kokatuta dagoen baserrira izango da, non bere instalazioak ikusiko ditugo, bai kanpokoak baita berotegiak ere.

Garaia Nekazaritza Kooperatiba
Garaia S. Cooperativa-k bere jarduera garatzen du baratzeko eta ornamental landareen sektorean. Bere jarduera komertzializazioan eta bere kideen ustiapen-produktuen banaketan oinarrituta dago.
Bere kideei egitura komertzial modernoak eskeintzen die, horrela, beren jardueraren gehitutako balioa zuzenenan bere baserriak ekonomikoki onuragarriagoak eginez eta haien bizi kalitate hobetzen.

Erriberako merkatua eta Bilbo-ra bisita
Erriberako Merkatua Bizkaiko Bilbo hiriburuko janari merkatu nagusia da. Nerbioi-ko eskuinaldean kokatzen da, alde zaharraren ondo ondoan. 10.000m2-ko azalerarekin, Europako estalitako merkatu handiena da. Barnean produktu ezberdinak aurkitu daitezke baina batez ere freskoak direnak. Bada merkatuko gune bat non baserritarrek salmenta zuzena egiten duten. Merkatua bisitatu aurretik, taldeak Bilbo hirian zehar bisita motz bat egingo du.
Bisitaren lehen zatian autobuses gidatutako bidaia bat egongo da hiriaren turismo-puntu garrantzitsuenetara. Ondoren, Bilboko Alde Zaharrean bidai gidatua egingo da, Erriberako Merkatuan bukatuz.

IZEN-EMATEA

ONLINE IZENA EMATEKO IMPRIMAKIA
MATRIKULA KOUTA -300€ (21 % BEZ a barne)

ZER ESKAINTZEN DU?

Matrikula kuota honek programa zientifikorako, bisita teknikoetarako, dokumentazioetarako, kafea, bazkariak eta ekitaldi sozialetan parte hartzeko aukera ematen du.

FINANTZIAZIO ESKAERA

Behar izanez gero, zure partehartzea finanziatzeko eskatu diezaiokezu (on-line izen emateko inprimakian bertan) ekitaldi honen antolatzaileari. Finantzaketa-eskaerak banan-banan aztertuko dira.

Hotela finanziatzeko eskaria egin eta antolatzaileek hura onartu ezkero, mesedez jakin zazu hoteleko logela bikoitz edo hirukoitzetan kokatua izango zarela.

Finanziazio eskaera onartua bada, interesatuari jakinaraziko zaie posta elektroniko bidez.

EZEZTAPENAK

Aldaketa eta ezeztapen guztiak wrfconference@ruralforum.org helbidera bidali beharko dira.

2018ko azaroaren 30a baino lehen %80 itzuliko da.

2019ko urtarrilaren 31a baino lehen %50 itzuliko da.

2019ko otsailaren 1etik aurrera: ez da itzulketarik egingo.

Itzulera guztiak konferentzia ondoren egingo dira.

INFORMAZIO ERABILGARRIA

Ekitaldia, Hotel Seminario Bilbao Derion, Bilbao, Euskal Herria, Espainian ospatuko da.

NOLA IRITSI

Aeroporturik gertukoena Bilbao-Loiu (BIO) da.

Biltzarreko antolatzaileek aireportutik zure hotelera eramango zaituen zerbitzu erregularra ezarriko du. Transfer-zerbitzuen ordutegiei buruzko informazioa aldez aurretik argitaratuko da web orrialdean.

Kotxez: 5 minutu aireportutik eta Bilbotik 10 minututara. Autopistaz zuzeneko sarbidea.

Autobusez: Bizkaibusekin Lineak A3250A3223A3517

Trenez: Euskotren. Linea Kukullaga-Lezama (Derio geltokia).

Akreditazio eta konferentziaren dokumentazioa

Derio Hotelean ostatu hartuta bazaude, Biltzarraren akreditazio eta dokumentazioa hotelaren harrera ondoan jaso ahalko duzu. Harreran erakundeko lagileak egongo dira:

  • Igandea, 24an 13:30etatik 20:30etara.
  • Asteazkena, 25ean 07:30etatik 20:30etara.
  • Asteartea, 26an 07:30etatik 20:30etara.
  • Asteartea, 27an 07:30etatik 14:30etara.

Gogoan izan akreditazioa pertsonala eta besterezina dela. Honek, ikusgai egon beharko du parte hartze duzuen konferentzia saio (saioak eta bisitak) guztietan.

Aldi bereko itzulpena

Bilkura orokorrak, eta baita zenbait saio paralelok ere, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz aldi bereko itzulpenak izango dituzte. Itzulpen gailuak biltzeko, ezinbestekoa izango da zure NAN edo pasaportea ematea eta hau, gailua itzultzean berreskuratuko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Ekitaldiari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu, idatzi ondorengo posta elektronikora: wrfconference@ruralforum.org

HIZLARIAK

Alberto Broch

Idazkari Nagusia

COPROFAM

Confederación de Organizaciones de Productores Familiares del MERCOSUR

Arianna Giuliodori

Idazkari Nagusia

WFO

World Farmers´Organization

Ashwani Muthoo

Zuzendaria, Global Engagement and Multilateral Relations Division

IFAD

International Fund for Agricultural Development

Bittor Oroz Izaguirre

Sailburuordea

EJ-GV

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika

Esther Penunia

Idazkari Nagusia

AFA

Asian Farmers Association for Sustainable Rural Development

Fernando Miranda

Nekazaritzako Idazkari Nagusia

MAPA

Espainako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa

Gabriel Ferrero

Garapen Iraunkorreko Politiken Zuzendari Nagusia

MAEUEC

Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación de España

Iñigo Urkullu

Lehendakaria

EJ-GV

Eusko Jaurlaritza

Joan Brady

Nazioarteko Koordinazio Batzordea

LVC

La Vía Campesina

Josefa Leonel Sacko

Komisarioa, Landa-Ekonomia eta Nekazaritza Batzordea

UA

Afrikako Batasuneko

Laurato Viscay

Idazkari Teknikoa

REAF

Reunión Especializada de la Agricultura Familiar del Mercosur

Leonard Mizzi

Zuzendaria, Directorate Planet and Prosperity

DG DEVCO – EC

Directorate General for International Cooperation and Development, European Commission

Maite Peñacoba Etxebarria

Zuzendari Orokorra

Nekazaritza

Bizkaiko Foru Aldundiko

Marcela Villarreal

Zuzendaria, Division of Partnerships

FAO

Food and Agriculture Organisation of the United Nations

Mario Arvelo

Presidentea

CSA

Comité de Seguridad Alimentaria Mundial

y Representante Permanente de la República Dominicana ante la FAO

Martin Uriarte

Zuzendariordea

ML

Munduko Landagunea

Oana Neagu

Zuzendaria

COPA-COGEA

Comité de las Organizaciones Profesionales Agrarias – Confederación General de las Cooperativas Agrarias

Renato Alvarado Rivera

Ministroa

Kosta Rika

Nekazaritza eta Abeltzaintza Ministerioa

vi conferencia

Babesleak

govierno vascoagencia vasca de cooperación para el desarrollo
ministerio de agricultura, alimentación y medio ambiente
agenda ebc 2030
fao
FIDA
international land coalition
idf
diputación foral del Álava
diputación foral del Vizcaya
diputación foral del Gipuzkoa
laboral kutxa
emakunde
bbk
euskadi coop
udapa
kaiku_coop
kaiku
petronor
lks
basque country